Informazio orokorra
Non gaude
Taldearen lokala Reforreko kirol-guneko gimnasioan dago.
Taldearen lokala Reforreko kirol-guneko gimnasioan dago.
Entseguak
Dantzari orok kirola egiteko arropa egokia eraman beharko du entseguetara. Honez gain, hasiberri eta haurrentzat zapatila bigunak eramatea ezinbestekoa da, adibidez, lonazkoak edo dantza klasikoko punta erdiko zapatilak. Nagusiagoek alpargatak jantzi ditzakete ere. |
Dantzaldiak
Dantzaldiaren eta mailaren arabera, ADTk dagokion jantzia utziko dio dantzari guztiei.
Bakoitzak etxean izan behar duen baserritar jantziaz gain, gomendagarria da dantzaldiei begira ondorengo arropa etxean izatea:

Neskak
- Alkandora zuria - Pololoak - Azpikogona - Media zuriak (udan, zulo bordatuak eta neguan, artilezkoak) - Alpargata zuriak edo larruzko abarkak (mailaren arabera) - Buruko zapia jartzeko beharrezkoak (orratzak, orkilak, betegarria) |
Mutilak
- Alkandora zuria - Txapela beltza - Galtzerdi zuriak - Media zuriak (artilezkoak) - Alpargata zuriak zinta gorriekin edo larruzko abarkak (mailaren arabera) |