1984tik aunitz urtez!
Aiara Dantza Taldea 1983an sortu zen Amurrioko jaietan, herrian desagertu berri ziren beste bi taldeak ordezkatzeko premiaz. Nolanahi ere, taldea bere horretan eta testuinguru formalean ez zen 1984ko urtarrilera arte legezko egin. Garai hartan, gaur egun moduan, taldearen xedea euskara sustatzea eta euskal kultura berpiztea eta bultzatzea zen. Hortik dantza taldeak kulturarekiko eta, batez ere, Amurrio herriarekiko duen konpromiso hautsezina.
Hasieran, Bizkaiko Dantza Federazioko Isabel Sánchez eta Edorta Yaldebere gazteak izan ziren dantza taldearen irakasle eta arduradun. Ostean, guraso eta bolondres talde baten esku gelditu zen taldea. 1994 geroztik gu -herriko gazte eta guraso talde bat- gara taldea bere osotasunean kudeatzen dugunak, Amurrioko Udalaren babesarekin. |
Egun 180 dantzari inguru gara taldea osatzen dugunak, 6-70 urte bitartekoak. Zenbait musikariren parte-hartzearekin ere kontatzen dugu: trikitixa, akordeoia, txistua, txirula, ttunttuna, atabala, panderoa, gaita, dultzaina, alboka, eta abar.
Normalean Aiaraldea inguruko herrietan dantzatzen dugun arren (esaterako, Laudion edo Arespalditzan), Euskal Herriko zenbait plazetan ere emanaldi anitz eskaini ditugu: Tolosan, Donibane Lohitzunen, Diman, Altsasun, Oñatin, Andoainen, Gasteizen… Ez hori bakarrik, nahiz eta ez dugun aukera handirik izan bidaiatzeko, hemendik kanpo ere zabaldu ditugu gure dantzak: Eslovenian, Manresan, Huelvan eta Argentinako Euskal Etxean besteak beste.
Dantzaldi eta emanaldiei dagokienean, urtean bizpahiru sendo egiten saiatzen gara: lehenengoa maiatzean, Euskal Jaian; hurrena, herriko jaietan eta azkena, Amurrioko Antzokian.